XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
INDUSTRI enpresen ekonomia ez dabil ondo.
Nahikoa ez balitz 1992. urtean Euskadin industriaren alorreko 20.000 lanpostuetan eragina izan duen langabeziaz dugun ezagutza, aski genuke Administrazio Publikoa
Baina une hauetan ugariak diren laguntzak baino gehiago enpresaria da falta zaiguna.
Euskadin emankorrak izan gara enpresariei dagokienez intuizio eta batez ere lan egiteko gogo handiz industri enpresak sortzen zirenean, ekonomiaren alor honetarako euskaldunak beti oso gaitasun handia erakutsi baitu.
EUSKADIN orduan indarrean zeuden bulkaden jario hartan
Heziketa, finantzaketa, gizarte segurantza, industria, ikerketa, banaketa eta are etxebizitza bera ere gizakia bere ahaleginen funtsa zuen proiektu korapilatsu batean garatzen ziren gaiak izan dira.
Oinarri horrek idaroki zituen sortzaileak eta hain zuzen hori bera da kooperatibismoaren praktikaren bidez indarrean dirauena.
Egun, mundu testuingurua aldatu egin da eta Estatuaren bidez Euskadi eta kooperatibak enpresen aldagarriak oso sakon aldatzen ari den europar proiektuan sartu dira.
Orain merkatua bederatzi hizkuntza desberdin hitz egiten dituzten 350 milioi biztanleengana zabaldu da, nahiz eta horiek, aldi berean, eskaintza zabalagoa duten.
Lehen espainiar enpresentzat baino ez zen espainiar merkatua desagertu egin da eta, gainera, Europako Komunitateko produktuak
ZER ari da gertatzen toki guztietan? Bada, honezkero ez dela hain erraza lehiatzea, enpresari izatea eta lana eta horren bidez jende guztiak nahi duen ongizatea sortuko dituen enpresa bat abian jartzea.
Are gehiago, egungo industri enpresek lehiakorrak izateko kostuak murriztu behar dituzte produktibitatea hobetuz.
Langile gutxiago behar dituzte lehen adina produktu edo gehiago ekoizteko eta kalitate handiagoz gainera.
Horretara, 1992. urtean 20.000 lanpostu galdu baziren, 1993. urtean berriro ere gehiago galduko dira, harik eta munduko ekonomiak garapen indize handiagorekin hazteari ekin arte, horrek Euskadiko industrietan produktuen eskaria handitzeko lagungarria izango baita enpleguaren iraunkortasuna erraztuz.
Etorkizunean, hala ere, gauzak ez dira jadanik lehen
Baldintza geopolitikoek elkarren artean ekonomi eta finantza menpekotasun handiagoa edukitzera, gero eta gehiago Europako herritarrak izatera eta txiki samarra geratzen ari zaigun Lurra betetzen duen 5.000 milioiko familia handi bat garelako ideiarekin batera bizi behar izatera eramango gaituzte.
HIPOTESI horietaranzko mentalitate aldaketa lagungarria izango da hobeto uler dezagun behar duguna
Gauza bera gertatzen da kooperatiben alorrean, azken finean enpresak besterik ez baitira.
Espainia eta Europako ekonomiaren atzeraldia jasaten ari dira eta ez da erraza horien barnean neurri antiziklikoak sortzea kooperatiben alorrean inguruko ekonomiaren eragin kaltegarriei aurre egiteko.
Baina alde dauka betiko enpresetan onartuko ez liratekeen erabakiak hartzeko aukera ematen dion barne antolakuntza bat daukala.
Izan ere, langileak aldi berean jabeak direnean, gaitasun handiagoa dute enpresa ulertzeko, langile hutsaren ikuspegia berarekin batera bizi den enpresariaren ardurak moderatzen baitu.
ORAIN, honek ez du balio behar izan lanpostuak murriztuz, sakrifizioak eskatuz eta elkartasunaren aldeko deiak eginez bakarrik gauzak behar bezala konponduko direla pentsatzeko.
Kooperatibek ere badute hainbat baliabide enpresa berriak sustatzeko, eta hain zuzen iraganean horixe izan dute ezaugarri.
Opa izatekoa litzateke kooperatibek beren sustraiak ez galtzea eta Euskadin ditugun arazoak
JOSE MARIA ORMAETXEA
ARRASATE KOOPERATIBAK TALDEKO LEHENDAKARI OHIA
Erredakzioan itzulia